INFOGRAFIARI BURUZKO ERAKUSKETA ETA MASTER CLASS

KUTERRETIK SAREETARA - Jordi Català, komunikazio bisuala eta infografiarako estrategiak [erakusketa]

EHUko Bizkaiko Campuseko Bibliotekak eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak (hemendik aurrera GKZF) "Kuterretik sareetara - Jordi Català, komunikazio bisuala eta infografiarako estrategiak" erakusketara gonbidatzen zaituzte, Liburutegian ospatuko dena 2018ko martxoaren 7tik 28ra, lehen solairuko sarreran. Inaugurazioa 7an, asteazkenean, izango da, 12etan.

Jordi Català infografiaren aitzindarietako bat da, kazetaritza genero honen ezagupen nazionala eta nazioartekoa lortu dituena (SND Sariak, Malofiej, European Newspaper Awards). Erakusketa infografiaren historiaren hiru hamarkadetako ibilbidearen azalpena da, Catalàk "El Periódico de Catalunya" egunkarian eta hainbat enpresa eta instituzioetan egindako lanen bitartez.

Erakusketaz gain, infografistak hitzaldia emango du GKZFko Auditorioan, martxoaren 8an, ostegunean, arratsaldeko 4retatik 6.30ak arte. Horregatik, eta etorriko direnen kopurua kalkulatzeko, etorriko zaren jakin nahiko genuke formulario labur honen bidez: https://goo.gl/forms/BcOy6Po2gJVhVny43

Eskerrik asko eta zu bertan ikusteko esperoan!

--

No comments:

Post a Comment