Search

Loading...

Wednesday, 12 September 2012

Gautxoriak

Duela aste batzuk Santanderretik nihoala, bus geltoki batean ikono deigarria ikusi nuen: sagu zahar baten irudi karikatureskoa gaueko bus zerbitzua errepresentatzeko.



Gauean irteten den jendea (gautxoriak) jasotzeko jartzen diren bus lineak dira. Sinboloa, sagu zaharra. Interesgarria kontzeptu aldetik, ezein sagu hegalariak ere “gautxori” diren, baina ideia aldetik ez oso originala. Ikusi bestela Bilboko Udalak bere gautxoriak iragartzeko erabiltzen duen ikonoa:



Bestalde, Santenderren zaila izanen da gaueko autobusei “gautxori” deitzea; horren ordez, “Servicio Nocturno” jartzen diote. Hala ere, Euskal Herrira bueltatuz, “Gautxori” izena ere ez da bat ere originala, ezein Bilbon bezala, Gasteizen ere hala deitzen zaien. Nor hasi zen lehengo? Batek daki.



Aurrekoek ez bezala, Gasteizekoak hontz baten irudia erabiltzen zuen autobus linea hauek ilustratzeko, jada erabiltzen ez dituenak. Saguzaharrak baino originalagoak omen.

No comments:

Post a Comment