Search

Loading...

Sunday, 15 March 2015

Eskutitz irekye On Pello Urkiolai

Navarra Información egunkarian, Leitzeko euskalkian argitaratutako artikulua (2015/03/15). Sakatu hemen testua egunkarian irakurtzeko.

Poz haundyakin leitu det Nere Hitze Bertsoatan liburue, On Pello Urkiola yaunak – Leize’ko UPN’ko ziñegotzi izandacuak– 2007’an idatzya. Ez da ez literatura haundico obra. Bacarrik Leizaranen bizitaco gizon xume eta zintzo baten bertsoen bilduma, bere bizitza politicoaren ingurucoak ta Leize’ko euskalkyan.

Pello, familia Carlistan hazye, politican hasin zan democrazi garayen, bere herrixca laguntzeco asmoz, gerora ETA’k acatuico bere lagun Joxe Javier Mujica’kin batea. Joxe Javier galtzyak miñ asco eiñ zion, ta ezkeoztik, Nafarroa osotican ibili izan da Pello, bardo gisa, bere bibentzyak bertsoatan cantatzen.

Esan bezela, liburue ez da escola haundicua: bertsoak soltik die, egitura librecuak, errima polit ta politicoz yosyak. Dolua eracusteute, herrico euskalkin, ta hortako aski dire: bere herryan lasai ta pakyan bizi izan nahi duen necazari batenak, terrorismoan bortxaz, politican oso escuñeco papera betetzea behartuik icusi dana (UPN alderdyen lehenik, Naparra ta Españico Escuñe‘kin geo, VOX-Navarra‘kin azkenik, baiñe carliste betiere). Egun, escuñeco mugimendutan oso maitatua den euskaldun yatorra omen deu Pello.


Nik guttun hau idatzi nahi diot Vitoryatik. E naiz ni bertsolari, euskaldun zahar soila besterik, eta, egun, Euskal Herrico Unibersidadeco ikerlari. Politican zeoze ibili naiz, ta Pello’kin izan ditzakedan cointzidentziataz aparte, badao lotzen gaittuenik: bai bera, bai ni neu, muturreco abertzalekin ein deu lan, ta zinez ascatasun falta hoi nabaritu deu (Pello’k nik baiño geyo): euren pentsakera hartu ezyan, ez giñan benetako euskaldun. Ta horrek gure gizarteai seculako miñe eman dio, nahiz ta, zoryonez, gauzek asco aldatzen ai diren.


Pellori escatzen diot inoiz ez ditzala bertsok utzi. Bere sentipen ta pentsakea compartitzen segi dezala. Are geyo: bere pentsamoldea manten dezala, euskaldunok yakin dezaun azken urteotan izan direla euskaldun fededun ta zintzok, euren herryetan bide politico nausyak ez segitziagatik baztertuk sentiu direnak. Agyen, geure herri eraicuntzan ikuspegi anitzagoak izan ditzakegu, gurean inor ez baitao soberan.

No comments:

Post a Comment