Search

Loading...

Wednesday, 20 May 2015

Autogorroto linguistikoa

Berria egunkarian eta Erabili.eus eta Zuzeu webguneetan argitaratutako artikulua (2015/05/20-22). Testua medioetan irakurtzeko: Berrian, Erabilin eta Zuzeun.

Erne jartzen zait belarria hiriko aglomerazioetan sartzen naizenean. Ohitura txarra dela diote, baina iritzi publikoa nondik doan jakiteko modu bikaina da. Nire amonak kazetaritza bikaina egiten zuen teknika honi esker. Nire aldetik, honela izan dut hainbat gutun eta zinta komiko egiteko parada. Eta autobus paradan jazo da, hain zuzen, lerro hauetako gaia.

Unibertsitatetik bueltan, hiru ikasle topatu ditut garraio publikoaren esperoan. Hirurak kazetaritza ikasle. Horietako batek hala diotso:
- ... Es que nosotros utilizamos el estilo liburu de Berria para la asignatura de Erredakzio.
- ¡Vaya! – dio beste batek – Nosotros utilizamos el de The Times, que es mucho más internacional...
- Ya, pero es que nosotros estudiamos en euskeraz...
- Nosotros, es lo que tiene estudiar en castellano. Que te dan material potente, no el manual de un periodicucho...
- Ya...
Ideiak, argi eta garbi hirurek. Euskaraz ikastea ez du pitorik balio, euskarazko gidak eta informazioa bigarren mailakoak direlako. Bestalde, egunerokotasuna inportantea da, baldin eta batek Londresen gertatzen dena badaki. Euskaraz, eta norberaren herrian gertatzen dena (ere) jakitea, "probintzialismo" hutsa. Azkenik, ingelesari esker, gure gazteek argi eta garbi barneratu dute gure berezko hizkuntza inportantea ez ezik, gaztelerak ere ez duela pitorik balio. Hori bai: kalean, ez dira ez ingelesez, ez euskaraz mintzatzen. Gazteleraz ordea bai. Bata zein bestea irakasten ez ziren garaietan bezala.

Nire ondorioa: norberaren berezko hizkuntza baloratzen irakasten ez duen hezkuntza sistema, autogorrotoa sustatzen du. Kuriosoa, zeren eta duela mende erdi, autogorrotoa errepresioaren bidez sustatzen zen, eta zapalduek aski soberan zekiten etsaia nor zen. Orain, ez dakigu etsaia The Times, internazionalismoa edo gu geu garen. Dakigun gauza bakarra da euskeraren balorazioa ez dela gehiegi aldatu. Eta hiztunek eurek ere argi dutela hizkuntza arrotzak hobe direla eurena baino, nazioartekoa dela eta ez dela. Es lo que tiene...

No comments:

Post a Comment